“Trata itzazu begirunez jende oro,
ez bakarrik txunditu nahi dituzun horiek”
Zure enpresako bezeroentzako arreta-zerbitzua bikaintasunera eramatetik gertuago zaude
Workface managementaren alorrean % 100ean espezializatutako zerbitzu profesionalak eskaintzen dituen aholkularitza-enpresa gara, eta misio bat dugu: zure contact centerraren eraginkortasuna gorenera eramatea, hartara zure enpresako bezeroentzako arreta-zerbitzura jotzen dutenen bizia hobetzeko. Izan ere, zure bezeroen asetasuna da gure saririk onena.




Aurkitu gaituzu; aurrerantzean, zure erronkak gureak ere badira
Aurrekontua optimizatu eta produktibitatea areagotzea
Eraginkortasun operatibo eta finantzarioa lortzea erronka itzela da benetan. Gure lan-taldeak zure contact centerraren jarduera-aurreikuspena egin eta beharrezko baliabideak kalkulatuko ditu, betiere aurrekontuan jasotako kostuak betetzen direla zainduta. Plangintza egokia lagun, eguneroko jarraipenak helburuen betekizuna ahalbidetuko digu.
Zure bezeroen asetasun-maila maximixatuz
Bezero aseak balio handiko aktiboak dira zure enpresaren alde. Horrenbestez, zerbitzuaren kalitatea areagotzea lehentasunezko zeregina da estrategia orotan. Zure contact centerraren jarduera ezagutu eta monitorizatzeak ezarritako Errendimenduaren Adierazle Gakoak (KPI) betetzeko eta arreta-mailak hobetzeko aukera emango digu.
Zuk bezala eraginkortasuna xede dutenen zenbait kasu arrakastatsu
Beren contact centerrak maila gorenera eramateko ADI Consultingera jo duten eta gugan konfiantza jarri duten enpresen lekukotza ezagutu dezakezu jarraian. Egin nahi al duzu haiekin bat?

90 eguneko epean bezeroei arreta emateko zerbitzu integrala diseinatu eta abiaraztea
Informazio gehiago 90 eguneko epean bezeroei arreta emateko zerbitzu integrala diseinatu eta abiaraztea
Hutsetik hasita zehaztasun-maila gorenera: kontrola eskuratzearen arrakasta
Informazio gehiago Hutsetik hasita zehaztasun-maila gorenera: kontrola eskuratzearen arrakasta
Bi deitik bat galtzetik, sektorean erreferentziazko Contact Centerra izatera
Informazio gehiago Bi deitik bat galtzetik, sektorean erreferentziazko Contact Centerra izateraGure jarduna zifretan laburtuta erakutsi nahi dizugu, gugan konfiantza izan dezazun
Zenbakiak dira aurkezpen-gutun onena, ez baitute inoiz gezurrik esaten. Egin dugun bidearen eta gure eskarmentuaren laburpena dira.
AURREZPEN GLOBALA
1 milioi
eurotik gora urtean
ARRETA-MAILA
%95etik
gorakoa
bezero guztien artean
KUDEATUTAKO HARREMAN-KOPURUA
1,5 milioitik gora
hilero
ERAGILE PLANIFIKATUEN KOPURUA
1.250etik gora
hilero
DIHARDUEN TELEMARKETING-HORNITZAILEEN KOPURUA
20tik gora
KONTROLPEAN HARTUTAKO AURREKONTUA
50 milioitik
gora urtero
Honela iritsi gara honaino
Konpromisoak, profesionaltasunak eta grinak bat egiten badute, arrakasta nahitaez etorriko da. ADI Consulting 2016an jaio zen.
Aurreko zortzi urteetan ONO-Vodafone enpresaren Bezeroen Arretarako Zentroen Eraginkortasun eta Bikaintasunaren alorra zuzentzen aritu ostean, profesional talde batek indarrak batu zituen beste proiektu berri bati ekiteko. ADI Consulting sortu zuten, edozein motatako konpainiei contact centerrak optimizatzeko aukera eskaintzeko asmoz, betiere balio bereizgarri bat emanez sektoreari: % 100ean Workforce Managementaren alorrean espezializatutako aholkularitza-enpresa bakarra izatea.
Balioak
Gure nortasuna
Begirunea
Richard Branson
Eraginkortasuna
“Eraginkortasunak gauzak
ondo egitea esan nahi du”
Peter Drucker
Positibismoa
Jarrera, gauza txikia izanagatik,
alde handia egiten du”
Víctor Küppers
Espezializazioa
“Ez ezazu bere horretan sinistu
inoiz inon entzundakoa”
Ibn Hazm
Umiltasuna
“Handi izateko,
lehenago txiki izan beharra dago”
Agustín de Hipona
Taldeko lana
“Gutako inor ez da, bere bakarrean,
gu guztiok batera bezain ona”
Ray Kroc
Zintzotasuna
“Zintzo jokatzea, horra akatsa porrot
bihurtzea ekiditeko modurik azkarrena”
James Altucher
Bikaintasuna
“Ez badituzu bezeroak % 100 ase,
hobetu beharrean zaude”
Horst Schulz
Bezeroei zuzendutako orientazioa
“Saia zaitez beste bezero bilatzen,
ez beste salmenta bat egiten”
Katherine Barchetti
Konpromisoa
“Arrakasta iraunkorrik
ez konpromisorik gabe”
Tony Robbins
Helburua lortzetik gero eta hurbilago zaude: hauxe da zure alde egin dezakeguna
Oso gutxi falta da elkarrizketa hau amaitzeko, eta gure artekoari hasiera emateko. Begien aurrean duzu behar duzun estrategia. Dela produktibitatea handitzeko, inbertsioa optimizatzeko edo zure bezeroen asetasun-maila hobetzeko. Zurea da erabakia: helburu zehatz bat finkatzea edo etengabeko hobekuntza bermatuko duen proiektu integral baten alde egitea.
Planifikazioa: lehen urratsa oinarriak ezartzea da
Has gaitezen! Gure lehen zeregina zure contact centerraren jarduera-maila aurreikustea da. Hartara, epe laburrean, ertainean zein luzean emaitza egokia lortzeko behar diren baliabideak kalkulatu ahal izango ditugu.
Monitorizazioa: jarraipena eta kontrola denbora errealean denbora errealean
Zure esanetara gaituzu beti. Ondoan izango gaituzu beti, baita deskantsuan zaudela ere, zure zerbitzuen jarduera monitorizatzeko. Horra eraginkortasun handienaz zure helburuak lortzeko modurik onena.
Neurketa: datuak aztertzeak zuzenean eragiten du emaitzetan
Datuak neurtzeak lanean objektibotasunez aritzea ahalbidetzen digu. Datuak neurtzeak lanean objektibotasunez aritzea ahalbidetzen digu, zenbakitan eman ahal izatea sartu-irteneko trafikoa, esaterako, edo planifikatutakoa balioetsi edo berrikusteko aukera ematen digun back-officea ere.
Fakturazioa: hornitzaileen kostuak kalkulatu eta gainbegiratzea
Planifikazioak, gidaritza-lanak eta neurketak ekarri gaituzte honaino. Fakturazio-prozesuan, kostuen jarraipena egiteaz, kontrolaz eta berrikuspenaz arduratzen gara.
ADI INSIGHTS
Hona gunean egoteko jakin behar duzun guztia. Artikuluak, elkarrizketak, baliabide didaktikoak, infografiak... Baliozko edukiak aurkituko dituzu bertan, zure onena eman dezazun.