90 eguneko epean bezeroei arreta emateko zerbitzu integrala diseinatu eta abiaraztea

Iturri berriztagarrien energia-konpainia bat. Enpresaren merkaturatzailea plazaratzea. Eta proiektu liluragarri bat: hutsetik (eta konpainiaren hedapen prozesuarekin batera) contact center bat sortzea.

2020. urtea. Iberiar penintsulan bide % 100ean berriztagarrien bitartez energia elektrikoa ekoiztu deun uen lehen enpresak bidaide bat behar zuen, premiaz behar ere. Bidaide hori muturreko egoeretan eta zerbitzu berriak plazaratzen eskarmentua zuen enpresa bat izan behar zuen, denbora ezin laburragoan contact center eraginkorra sortzeko gaitasuna izango zuen enpresa bat. Aldi berean, merkaturatzailea eta bezeroak artatzeko zerbitzua ere sortu behar ziren.

Gure erronka

Dagoeneko oinarri sendoak dituen talde baten barruan enpresa baten sorreran parte hartzea erronka handia izan zen, zeinek, gainera, bestelako bi oztopo ere bai baitzituen:

  • Ez zen bezeroak artatzeko lan-arlorik.
  • Abiarazteko epea 90 eguneko zen, gehienez jota ere.

Inork proiektua arrakastaz bideratuko bazuen, “inor” hori ADIko lantaldea zen. Horrenbestez, eta lehen unetik zailtasunen jakitun ginelarik, hiru fasetan banatutako laneko plana planteatu zen, horren bitartez eredu guztiz eskalagarri baten oinarriak finkatzeko.

Ezarritako helburuak

  • 30 eguneko epean “Friends & Family” pilotua estaltzeko oinarrizko lanak burutzea.
  • 90 eguneko epean contact centerra abiaraztea.
  • Eragiketak finkatzea, eta barne-taldeari laguntza ematea contact centerraren garapenean.
  • Sistema-eredu jakin bat muntatzea, hazkunde esponentzialeko kurbei erantzuteko gauza.
  • Hutsetik hasita guztiz eskalagarria den eredu batez hornitzea enpresa.

ADI lantaldearen esku-hartzea

ADI lantaldeak ezarritako denbora-mugetara doitu zituen bere lan-planak. Beharrak ezarri ostean, eta horien arabera, “Friends & Family” pilotua plazaratzeko premiazko esleipena abiarazi zuen.

Hilabeteko epean bezeroentzako arreta-zerbitzua garatu eta abiarazi zuen, eta behar besteko sendotasuna bermatu zion maila nazionalean merkaturatu aurretik. Bi mugarri horiek gaindituta, ADIk finkatze- eta hazkunde-faseari ekin zion, enpresari hedapen-planean laguntza eta aholkularitza emanez, eta ezarritako Zerbitzu Mailako Akordioen (ZMA) betekizuna bermatuz.

Lortutako emaitzak

  • Abian jartzea bai pilotua, bai eta bezeroarentzako arreta-zerbitzua ere.
  • Hasierako proiektuaren osteko aholkularitza eta euskarria eskaintzea.
  • Bezeroak artatzeko lan-arloa sortzea, lan-bolumen etengabe hazkorra bere gain hartzeko behar diren tresnez hornitua.