Hutsetik hasita zehaztasun-maila gorenera: kontrola eskuratzearen arrakasta

Datu historikorik ez izan arren, baliabideak eta jarduera aurreikusteko 13 eredu definitu eta ezartzeko, zeinek eragiketak kontrolatzeko aukera eman baitiote konpainiari.

2017an, Espainiako aseguru-etxe nagusietako bat bere Bezeroarentzako Arreta Hobetzeko Plan Estrategikoko puntu funtsezko bati heldu zion, bere contact centerren jarduera eta baliabideak planifikatzeari, alegia. Ordura arte, bost hornitzailerekin aritzen zen aldi berean; hornitzaileek modu independentean zerabilten informazioa.

Bezeroak egoerari amaiera eman eta egoera zuzenean kontrolatzea erabaki zuen. Horretarako, bermea eskaintzen zion bidaide bat bilatu zuen: ADI hautatu zuen.

Gure erronka

Informazio-bilduma historikoren ezean, ADIk erronka itzel bati egin behar izan zion aurre: Jarduera eta Baliabideak Planifikatzeko eredu integral bat definitu, garatu eta ezartzeari, alegia.

Erronka sei hilabeteko epe laburrean hiru zeregin hauei ekitea zen:

  • Ezerezetik eredu bat garatzea
  • Barne-lantaldeak osatzea.
  • Enpresaren eta BPOn arteko interakzio-sistema definitzea.

Ezarritako helburuak

  • Azken hiru urteetako datu historikoak biltzea eta irizpideak normalizatzea.
  • Hornitzaileei bidali aurretik, aurreikuspenak kalkulatzeko barne-lantaldeak finkatzea.
  • Plangintzaren kontrola optimizatzea, hartara telemarketing-hornitzaileek behar dituzten baliabideak izan ditzaten.
  • Aumentar la satisfacción de los clientes cumpliendo los SLA establecidos.
  • Efizientzia eta bikaintasun operatiboa hobetzea.

CADI lantaldearen esku-hartzea

Hasteko eta behin, informazioa biltzeari ekin zion ADIko lantaldeak, horren bitartez datuak formalizatzeko eta tratamendu automatizatu bat aurreikusi ahal izateko. Fase hori gaindituta, hurrengo helburua plangintza-eredu integrala definitzea eta garatzea izan zen. Horretarako, metodologia jakin bat ezarri zen, haren bitartez jarduera eta baliabideak kalkulatu eta kontrolatzeko prozesuak sistematizatu eta automatizatzeko.

Azkenik, plangintza-eredu berria Bezeroaren Zuzendaritzako taldean ezartzeko unea iritsi zen; bide horretan laguntza eta aholkua eman zitzaion uneoro, harik eta guztiz integratu zuten arte.

Ondo egindako lanak arrastoa utzi zuen; horren isla, gaur egun ere ereduak indarrean jarraitzen du.

Lortutako emaitzak

  • 13 eredu prediktibo, malgu eta eskalagarri ezartzea, zerbitzu guztietako aurreikuspenak kalkulatzeko. Baliabideak eta jarduerak aurreikusteko ereduak ezartzea, gaur egun ere indarrean daudenak.
  • Zerbitzu Mailako Akordioen (ZMA) betekizuna bermatzeko kalkulu-ereduak.
  • Deien txosten operatiboa garatzea eta automatizatzea, aurreikuspenak kontrolatzea eta bero-mapak egitea.
  • Dokumentazioa lortzea, prestakuntza eskaintzea enpresan bertan, eta barne-lantaldeetan integratzea.
  • Lan-planaren faseak 6 hilabeteko epean arrakastaz burutzea.
Adi Consulting
Adostasuna

ADI CONSULTING EXPERIENCE and EFFICIENCY, S.L. cookieak erabiltzen ditu, berezkoak zein hirugarrenenak, gure cookie politikan kokatutako ezarpenetan agertzen diren helburu desberdinak eskaintzeko. Hirugarrenen cookieekin, webgunearen erabilerari buruzko informazioa parteka genezake gure web analitikako bazkideekin, haiek eman diezun beste informazio batzuekin edo haien zerbitzuen erabileratik bildu duten beste informazio batzuekin konbina dezakete. Beti ukatu ditzakezu cookieak edo zure arabera konfigura ditzakezu. Informazio gehiago: cookieen politika